XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Katalanaren lege berriarekin aurrera egin nahi duela esan du GeneralitateakEnpresariek eta merkatariek ez dute nahi araua betetzen ez duena zigortua izatea
Erredakzioa /
BARTZELONAKO
Kontseilari horiek argudiatuko luketenez, Gobernuak edo legearen testua prestatzen duen diputatu taldeak ez du dagoeneko eztabaida kontrolatzen, lege berriaren aldekoen eta aurkakoen arteko eztabaida sortzen ari baita gizartean.
Joan Maria Pujals Kultura sailburuak, Xavier Hernandez Hezkuntzakoak eta Lluis Jou Hizkuntz Politikarako zuzendariak, ordea, gezurtatu egin zuten atzo egunkariak argitaratutakoa.
Hiru horien ustez, kontseilari guztiak ados daude lege berri bat dela esatean eta ez zaizkio Pujoli kexatu.
Atzo, ponentziako buru izatea zegokion Rafael Ribo
Ildo beretik mintzatu zen Ramon Camp CiUko ordezkaria.
Eztabaidatik kanpo, katalanaren lege berria aztertzen ari den taldeak Kataluniako gizarte, kultura eta ekonomi sektoreen iritzia bereganatzen jarraitzen du.
Atzo, patronaletako ordezkariak, merkatarienak eta 13 merkataritza ganbaretakoak azaldu ziren Legebiltzarrera.
Merkatariek eta enpresariek bat egin zuten beren arloetan katalanak leku gehiago behar duela esatean, baina helburu hori lortzeko 1993ko Kontsumitzaileen Estatutua nahikoa dela gehitu zuten.
Lege honek dio kontsumitzaileek eta erabiltzaileek gazteleraz zein katalanez artatutak izateko eskubidea dutela, baina hori lortzeko bidea sektore bakoitzean eztabaidatu beharrekoa dela zehazten du.
Hau dela eta, lege berriak inorentzat zigorrik ez aurrikustea galdegin zuen.
USO, CGT eta USTEC-CATC sindikatuetako ordezkariek onartu egin zuten lan munduan katalana gutxi erabiltzen dela.